Lasterketa
Burdinezko Harresian Karraderan I. Mendi lasterketa ez da kirol-proba hutsa izango. Burdinezko Harresia aitzaki, Euskal Herriaren historia, beraz, gaur egungo jendartea eta bizimodua, ulertzeko ezinbestekoak diren gertakariak ekarriko ditugu gogora Larrabetzu 1937 kultur-elkarteagaz batera. Gure uste harroan, Burdinezko Harresian Karraderan mendi lasterketaren bitartez, gure herriaren historian mendiek izan duten garrantzia nabarmendu genezake, guri dagokigunean, 1936ko altxamendu faxistari aurre egiteko lagun izan genituelako, Bizkargin zein Intxortan, Oizen zein Gaztelumendin.
Kirolaren aitzakiapean, historia eta kultura lantzea dugu helburu eta hori guztiori ahalik eta herritar gehienei helaraztea erronka.