Lasterketa

Burdinezko Harresian Karraderan I. Mendi lasterketa ez da kirol-proba hutsa izango. Burdinezko Harresia aitzaki, Euskal Herriaren historia, beraz, gaur egungo jendartea eta bizimodua, ulertzeko ezinbestekoak diren gertakariak ekarriko ditugu gogora Larrabetzu 1937 kultur-elkarteagaz batera. Gure uste harroan, Burdinezko Harresian Karraderan mendi lasterketaren bitartez, gure herriaren historian mendiek izan duten garrantzia nabarmendu genezake, guri dagokigunean, 1936ko altxamendu faxistari aurre egiteko lagun izan genituelako, Bizkargin zein Intxortan, Oizen zein Gaztelumendin.

Kirolaren aitzakiapean, historia eta kultura lantzea dugu helburu eta hori guztiori ahalik eta herritar gehienei helaraztea erronka.



karraderan kartela 2016
karraderan babesleak 2016

Azken Albisteak

2016ko BH Karraderan burutzea posible egin duzuen bolondres eta laguntzaileei beren beregi eta orokorrean larrabetzuar guztioi

gure esker ona azaltzeko, apirilaren 29an gugaz batzeko deia luzatu gura dizuegu.

Jatekoa izango dugu,

edatekoa ere izango dugu,

opariak ere banatuko ditugu,

eta bide batez

2016ko balorazio laburra eta 2017rako ditugun 3 proposamen guztion artean hausnartuko ditugu

BHK2

Guztia Irakurri

500€tik gorako otzara honako zenbakia erosi duenari egokitu zaio

7183

15 egunean agertzen ez bada, ordezkoa

2426

 

BHK2

Guztia Irakurri

Babesleak