Lasterketa: Eman izena

Data: 2015ko martxoaren 12a

Luzera: 31 kilometro

Goranzko desnibela: 1.520 m

Aurreikusitako denbora: 2 ordu eta 40 minutu

  • Gehienezko denborak:
  1. Plazan 2 ordu
  2. Belarrinagan: 3:40
  3. Plazan: 6 ordu

Izena emateko: http://www.apukosport.com/event/iii-burdinazko-harresian-karraderan-eus/

Antolatzaile: Karraderan.

Babesleak: Larrabetzuko udala

Azken edizioa bideo laburpena:

http://vimeo.com/90202898

Burdinezko Harresian Karraderan Mendi lasterketa ez da kirol-proba hutsa izango. Burdinezko Harresia aitzaki, Euskal Herriaren historia, beraz, gaur egungo jendartea eta bizimodua, ulertzeko ezinbestekoak diren gertakariak ekarriko ditugu gogora Larrabetzu 1937 kultur-elkarteagaz batera. Gure uste harroan, Burdinezko Harresian Karraderan mendi lasterketaren bitartez, gure herriaren historian mendiek izan duten garrantzia nabarmendu genezake, guri dagokigunean, 1936ko altxamendu faxistari aurre egiteko lagun izan genituelako, Bizkargin zein Intxortan, Oizen zein Gaztelumendin.

Kirolaren aitzakiapean, historia eta kultura lantzea dugu helburu eta hori guztiori ahalik eta herritar gehienei helaraztea erronka.

Babesleak