Auzolanak
2014-11-26Aurtengo Karraderaren ibilbideak aldaketa txiki batzuk izango ditu iaztik ezagutzen duzuen zirkuitua are gehiago hobetuz. Asfalto gaineko tarte txikiak murriztu ditugu eta ahalegin handia egin dugu Gaztelumendiko bunkerren zonaldea garbitzen lubaki eta kobetara sarrera errazteko.
Zirraragarria da leku hauetan 70 urte ahazturik daramaten objektuak aurkitzea.
Laster entrenatzeko geratzen hasiko gara eta ibilbidearen hobekuntzak ezagutuko dituzue.