Memoria berreskuratzen darraigu
2016-01-17Atzo azaleratu genituen Ramon Portilla Acedo CNT milizianoaren gorpuzkinak Urkulu mendin. Hona hemen Iñigo Astiz Berriako kazetariak idatziko kronikaren zati bat:
(…) Elkarlanaren emaitza izan da Portillo lurretik atera ahal izatea ere. Izan ere, Burdin Hesiaren inguruko bunkerrak eta trintxerak berreskuratzeko lanetan dabil azkenaldian Larrabetzuko Karraderan elkartea, eta Aranzadi zientzia elkartearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Larrabetzuko Udalaren laguntza ere badu horretarako. «Herri ekimenetik sortu da egitasmoa, eta herrian inplikazio handiko jendea dago», esan zuen Ainhoa Larrabe Karraderaneko kideak. 1936ko gerrako lekukotasunak biltzen ere badabiltza, gainera, eta lekukotasun horiei esker berreskuratu ahal izan zuten orain aste batzuk beste gudari baten gorpua ere, Portillorena topatu duten gunetik gertu. Plakarik ez zuen hark, ordea, eta horregatik ezin izan dute identifikatu (…)